Eguberriak 2019

Errege kabalgata Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 7a, 08:12

Urtero bezala, igande arratsaldean hiru errege magoak Sunbillan izan ziren bisitan. Santiburtzion barna ailegatu ziren herrira eta zubi zaharrean barna goitiko auzora joan ziren, handik elizara joateko. Aurten estreinakoz egin dute ibilbide hori, auzoetako herritarrek ere erregeak ikusi ahal izateko. Jaiotza biziduna ere egin zuten eta aurtengoan, Imanol Apeztegia Larroke, Sara Sanzberro Oharriz eta beraien seme Aner Apeztegia Sanzberro izan ziren protagonistak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun