Manchester Titi taldea nagusitu da Eguberrietako Areto Futbol Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 2a, 13:42

Doneztebe Futbol Taldeak antolatuta, Eguberrietako IX. Areto Futbol Txapelketa jokatu dute abenduaren 21etik 31ra herrian. Guztira Malerreka, Bortziriak, Baztan, Leitzaldea eta Iruñea inguruko 218 jokalarik, 20 taldek, parte hartu dute txapelketan.

Abenduaren 31n izan zen Manchester Titi eta Los chicos del anis taldeen arteko final handia. Partida ikusgarria eskaini zuten eta estu-estu (3-4) Manchester Titi nagusitu zitzaion Los chicos del anis taldeari. Kiroldegi bete jende bertaratu zen egun handian. 

Futbol taldeak eskerrak eman dizkie parte-hartzaileei eta bertaratu diren ikusleei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun