230 lasterkari inguruk parte hartu dute Doneztebeko San Silbestre lasterketan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko urt. 2a, 15:30

70 haurrek eta 160 helduk parte hartu zuten abenduaren 31n Donezteben egin zuten San Silbestre lasterketan. Arkaitz Zubillaga eta Vanessa Pacha izan ziren XIV. edizioko irabazleak. Gizonezkoetan, Arkaitz Zubillagarekin batera, Joseba Elizagoien eta Guendal Larquek osatu zuten podioa; emakumezkoetan Vanessa Pacharen ondotik Marina Vicente eta Saioa San Migel izan ziren bigarren eta hirugarren sailkatuak.

Parte-hartzaile guztiek opari bat jaso zuten eta hainbat zozketa egin zituzten. Niko Mindegia eta Ibai Meoki eskubaloi jokalariek banatu zituzten sariak.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun