Urteberri eguneko eskearekin hasi dute urtea Donamariako neska-mutikoek

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 2a, 15:00

Lagunartean eta giro ederrean hasi dute 2020a Donamarian. Ohiturari eutsiz, herriko neska-mutikoak elkartu eta etxez etxe eskean ibili ziren urteberri egunean. Komentuan egin zuten hitzordua eta mojek antolatutako bingoan ari eta opariak jaso ondotik, auzoka banatu eta eskean ibili ziren. Ez ziren eguneko protagonista bakarrak izan. Izan ere, haurren minbizia ikertzeko dirua biltzeko herriz herri dabilen Lukas panpina Donamarian izan zen urteberri egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun