Urte hondarrean frontenis txapelketa jokatu dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2020ko urtarrilaren 2a

Mendian goiti batzuek, lasterka bertzeek, erraketak astinduz sunbildarrek. Urtea borobiltzeko, abenduaren 31n, frontenis txapelketaren finala jokatu zuten herrian. Emakumezkoetan Maialen Gainzerain eta Maite Ibarra izan ziren txapeldun; Amagoia Grajirena eta Mirari Mariezkurrena bigarren. Gizonezkoetan, berriz, Andoni Espelosin eta Mikel Ibarra izan ziren irabazle; eta Luis Mari Retegi eta Xanti Manterola azpitxapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun