Doneztebarrek Mendaurreko kaskotik agurtu dute urtea

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 31a, 12:00
Doneztebar anitzek parte hartu dute urteroko hitzorduan.

Erreka Kirol Elkarteak antolatuta, Mendaurrera joan dira goizean goizik doneztebarrak. Autobus geltokitik 07:30ean abiatu dira eta 10:30ean urteroko argazkia atera dute. 2019a kaskotik agurtu dute. Arratsaldean San Silbestre lasterketak izanen dituzte, 18:00etan hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun