Eguberriak 2019

Igandean joaldunek girotuko dute Ituren eta Aurtitz

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 31a, 10:45

Haurrek goizean eta helduek gauean joareak astintzeko aukera izanen dute.

Joaldunentzat eta joaldun ez direnentzat ere egun berezia izaten da Errege bezperakoa Aurtitz eta Iturenen. Igande goizean herriko ttikienek joareak paratuko dituzte. Iluntzean, berriz, herritarrak afaltzeko bilduko dira eta ondotik, joareak soinean, ondoko herrietara bisita eginen dute. Eguberriei adio erratearekin batera, inauteriei begira hasiko dira guztiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun