Errege bezperan afaria eginen dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 30a, 12:30
Goizean haurrek joareak astinduko dituzte.

Urtarrilaren 5ean, heldu den igandean, Errege bezpera ospatuko dute zubietarrek. Goizean gaztetxoak eta haurrak, joareak astinduz eskean ibiliko dira, herrian eta baserrietan barrena. Gauean, berriz, afaria izanen dute.

Herriko estalpean dute hitzordua, 21:00etan. Joan nahi dutenek txartelak okindegian eskuratu ahal izanen dituzte urtarrilaren 3a arte. 20 euro ordaindu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun