Eguberriak 2019

Eguberrietako Areto Futbol Txapelketako finalerdiak eta finalak bihar jokatuko dituzte

IX. Eguberrietako Areto Futbol Txapelketako jokalariak azken txanpan sartuak dira. Bihar goizez eta arratsaldez finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte

Goizean, 11:00etan hasiko dira finalerdietako partidak eta arratsaldean irabazleak ez ezik, 3. eta 4. postuak erabakiko dira. 17:30ean trofeoak banatuko dira eta zozketak eta sorpresak iragarri dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun