Gabonetako Emakumezkoen Ingude txapelketaren finalean izanen da Maika Ariztegi iturendarra Urtezahar egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 29a, 11:00

Maika Ariztegi izanen da eskualdeko kirolari bakarra Asteasuko urtezaharreko finalean.

Asteasun jokatuko den saioan Urrezko Aizkolari Kopako eta Gabonetako harrijasotze txapelketako finalak ere jokatuko dituzte

Urrezko Aizkolari Kopako finala jokatuko dute abenduaren 31n, asteartean 17:00etan Asteasun (Gipuzkoa). Aizkoran ez da eskualldeko ordezkaririk, baina Gabonetako emakumezkoen ingude txapelketako finala ere bertan jokatuko dute eta Maika Ariztegi iturendarra lehiatuko da.

Iturendarraarekin batera, Iruñeko Virginia Finol eta Mallabiko Karmele Gisasola ariko dira.

Aizkoran, Azpeitiako Mikel Larrañaga, Azkoitiko Julen Alberdi Txikia IV.a eta Beizamako Eneko Otaño ariko dira.

Gabonetako harrijasotze txapelketako finala ere jokatuko dute. Zarauzko Mikel Lopetegi Urra, Elgetako Imanol Albizu Goikoetxe eta Lasarteko Beñat Telleria ariko dira. Garaileak txapelketako marka (90 jasoaldi) gaindituz gero, ezarritako sariaz gain, bere gorputzaren pisua beste kilo ardo jasoko ditu Viña Laguardia upategiaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun