Eguberriak 2019

Urrozera ere opariz beteta ailegatu da Olentzero

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 27a, 15:00

Aurten ere ez du hutsik egin Olentzerok Urrozen eta haurrek eskatutako opariak ekartzera hurbildu zen abenduaren 24an. Urtero bezala, ilundu ondoan iritsi zen herriko plazara eguneko protagonista baina ordua ailegatu bitartean haurrak etxez etxe kantuan ibili ziren. Kantari aritu ondotik, merendua ere izan zuten herriko etxean. Azkenean, bai, olentzero ikusteko aukera izan zuten. Ilusioa eta poza ez zen falta izan dantza, bertso... artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun