Euskal Herriko bertze toki aunitzetan bezala, abenduaren 24an ailegatu zen Olentzero Sunbillara. Jende andana bildu zen eguneko protagonistari ongietorria egiteko, eta herrian barna ibili ondotik, frontoian bildu ziren herritarrak. Han Olentzerorekin solas egin eta argazkiak ateratzeaz gain, goxokiak banatu zituzten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.