Malerrekako jubiloteketako kideek topaketa egin dute Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 20a, 16:30

Elkar ezagutzeko edota harremanak sendotzeko helburuz, Sunbilla, Doneztebe, Zubieta eta Ezkurrako jubilotekako kideek urteroko topaketa egin zuten ostegunean, abenduaren 19an. 40 lagun inguru bildu ziren Ezkurrako Barranka jatetxean. Hator hator abestia kantatu ondotik, bingoan aritu ziren. Opariak jasota, gosari eder bat egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun