Larunbat honetan hasiko da Doneztebeko Eguberrietako Areto Futbol Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 18a, 14:00

Malerrekako, Bortzirietako, Baztango, Leitzaldeko, Ultzamako eta Iruñerriko 20 taldek parte hartuko dute Doneztebe Futbol Taldeak antolatuta aurten bederatzigarren aldiz eginen den Eguberrietako Areto Futbol Txapelketan. Taldeak lau multzotan banatu dituzte eta zazpi jardunaldi jokatu ondotik, abenduaren 31n arratsaldez finala jokatuko dute.

Azken urteotan arrakasta handiko hitzordua bilakatu da Eguberrietako Areto Futbol Txapelketa. Horren sainale da izen-ematea, eta Doneztebe Futbol Taldetik adierazi dutenez, talderen batek kanpoan gelditu behar izan du, 20 taldetara mugatu behar izan dutelako lehia.

Parte hartuko duten 20 talde horiek Malerrekakoak, Bortzirietakoak, Baztangoak, Leitzaldeakoak, Ultzamakoak eta Iruñea aldekoak dira eta 218 jokalari izanen dira guztira. Taldeak bortzeko lau multzotan banatu dituzte.

  • A multzoa: Avengers, Arantza, Rayo Vayacaño, Chicago me Limpio eta Los Chicos del Ani.
  • B multzoa: Zirauak,  Manchester Titi, Testiculos de Jehova, Basaburua eta La Ultimika.
  • C multzoa: Tentekuak, Bastinazo, Txokoracing, Aztamuka eta Anis Saint Germain.
  • D multzoa: Erretiradi, Inter de Mitente, Azkonarros, Tzeltzi eta La Banda.

Larunbat honetan hasita zazpi jardunaldi jokatuko dituzte eta abenduaren 31n, goizez finalerdiak, eta arratsaldez, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida eta finala jokatuko dituzte.

1. jardunaldia, abenduak 21

  • 10:00: Tentekuak - Txokoracing
  • 11:00: Erretiradi -  Inter de Mitente
  • 12:00: Arantza -  Rayo Vayacaño
  • 13:00: Testiculos de Jehova - Basaburua

2. jardunaldia, abenduak 22

  • 10:00: Azkonarros - La Banda
  • 11:00: Zirauak - Basaburua
  • 12:00: Rayo Vayacaño - Chicago me Limpio
  • 13:00: Tentekuak - Anis Saint Germain
  • 15:00: Erretiradi - Azkonarros
  • 16:00: Testiculos de Jehova - La Ultimika
  • 17:00: Bastinazo - Txokoracing
  • 18:00: Zirauak - Manchester Titi
  • 19:00: Avengers - Arantza
  • 20:00: Erretiradi - Tzeltzi
  • 21:00: Aztamuka- Anis Saint Germain
     

3. jardunaldia, abenduak 24

  • 10:00: Bastinazo - Aztamuka
  • 11:00: Zirauak - Testiculos de Jehova
  • 12:00: Chicago me Limpio - Los Chicos del Anis
  • 13:00: Inter de Mitente - Tzeltzi

4. jardunaldia, abenduak 27

  • 20:00: Erretiradi - La Banda
  • 21:00: Avengers - Chicago me Limpio
  • 22:00: Manchester Titi - La Ultimika
  • 23:00: Tentekuak - Aztamuka

5. jardunaldia, abenduak 28

  • 10:00: Azkonarros - Inter de Mitente
  • 11:00: Arantza - Los Chicos del Anis
  • 12:00 Txokoracing - Anis Saint Germain
  • 13:00: Tzeltzi - La Banda
  • 15:00: Zirauak - La Ultimika
  • 16:00: Avengers - Rayo Vayacaño
  • 17:00: Inter de Mitente - La Banda
  • 18:00: Rayo Vayacaño - Los Chicos del Anis
  • 19:00: Manchester Titi - Basaburua
  • 20:00: Azkonarros -Tzeltzi
  • 21:00: Bastinazo - Anis Saint Germain

6. jardunaldia, abenduak 29

  • 10:00: Avengers - Los Chicos del Anis
  • 11:00: Basaburua - La Ultimika
  • 12:00: Manchester Titi - Testiculos de Jehova
  • 13:00: Arantza - Chicago me Limpio
  • 15:00: Tentekuak - Bastinazo
  • 16:00: Txokoracing - Aztamuka
  • 17:00: 1. final-laurdena: A multzoko lehenbizikoa - B multzoko bigarrena
  • 18:00: 2. final-laurdena: B multzoko lehenbizikoa - A multzoko bigarrena
  • 19:00: 3. final-laurdena: C multzoko lehenbizikoa - D multzoko bigarrena
  • 20:00: 4. final-laurdena: D multzoko lehenbizikoa - C multzoko bigarrena

7. jardunaldia eta finalak, abenduak 31

  • 11:00: finalerdiak
  • 12:00: finalerdiak
  • 15:30: hirugarren eta laugarren posturako lehia
  • 16:30: finala
  • 17:30: sari banaketa, zozketak eta sorpresak

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun