Euromilloneseko El Millón txartel saritua Sunbillan saldu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 18a, 01:00
Sunbillako Marisol estankoan baliozkotua da saritutako txartela.

Txartel sarituak BBP62267 kodea du, eta Sunbillako Marisol Estankoan saldu dute (Karrika Nagusia, 7). Txartelaren jabeak milioi bat euro irabazi ditu. Abenduaren 17ko Euromilioien emaitza 01, 07, 12, 25 eta 49 da; izarrak 06 eta 09

Astearte honetan, abenduaren 17an, Euromilioien zozketak kategoria goreneko asmatzaile bakarra izan du, eta 48.949.099 euro bildu ditu. Txartel hori Madrilen baliozkotu dute. Konbinazio irabazlea: 1, 7, 12, 25, 49, eta 6 eta 9 izarrak.

Bertzalde, El Millónekin saritutako tiketa Sunbillako Marisol estankoan baliozkotua dute. Kasu honetan, konbinazioa BBP62267 izan da.

Euromilioiak Europako loteria bat da eta Austria, Belgika, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Irlanda, Luxenburgo, Portugal eta Suitzak parte hartzen dute. Espainiako Loteria Primitiboaren antzeko sistema bat du, eta hain jokalari oinarri handia duenez, Euromilioiak kopuru handiagoko sariak eskain ditzake. Europako loteria honen zozketa asteartero eta ortziralero egiten da Parisen, Frantziako hiriburuan. Euromilioien zozketa bakoitzerako loteria-txartelen prezioa bi eurokoa da Espainian. Sariak, potoaz gain, herrialdekako partaidetzaren arabera finkatzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun