Malerrekako jubiloteken topaketa eginen dute ortzegunean Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 17a, 08:00
Joan den urtean Sunbillan elkartu ziren Malerrekako jubiloteketako erabiltzaileak.

Sunbilla, Doneztebe, Zubieta eta Ezkurrako jubiloteketako erabiltzaileek ortzegun goizean egin dute hitzordua. 10:00etan Ezkurrako Barranka ostatuan bilduko dira. Lehenbiziko herriko jubilotekaren egoitza bisitatuko dute eta ondotik, Hator-hator kantatuko dute. Hamaiketakoaren eta bingoan jolastu ondotik, 12:30ean etxerako bidea hartuko dute. Parte-hartzaile eta boluntarioen artean 50 bat lagun bilduko direla espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun