Erreka eskubaloi taldeak aurkeztuko dituzte larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 17a, 07:00
Joan den urteko aurkezpena. Argazkia: Zaldua.

Erreka eskubaloi taldeko jokalarien aurkezpena eginen dute abenduaren 21ean, larunbatean, Doneztebeko kiroldegian. Guztira 171 haur, gazte eta ez horren gazte ari dira eskubaloi taldeetan eta horiek guztiak ezagutaraziko dituzte larunbateko 19:00etako hitzorduan. Aitzinetik Erreka eta Anaitazarraren arteko partidua izanen da, 17:30ean. 

Erreka taldeko kideek bertaratzeko proposamena egin dute eta babesleak gonbidatu nahi izan dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun