Santa Luzia Eguneko azoka egin dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 16a, 09:45
Azokan Anela elkartearen aldeko postua paratu zuten.

Ekitaldiz hornitutako igandea izan zuten atzo Donezteben. Batzuk Erreka Kirol Elkarteak antolatutako ibilaldian zenbiltzan bitartean, bertzeak Santa Luzia plazan ibili ziren, postuz postu. Tartean, Anela elkartearen alde, urdaiazpikoaren pisua asmatzeko apustu txokoa paratu zuten. Bertze behin, herritarren elkartasuna ageriko egin zuen apustuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun