Donamariako Herriko Ostatua errentan hartzeko deialdia egin du Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 16a, 18:00

Eskaintzak urtarrilaren 3a arte aurkeztu beharko dira udaletxeko idazkaritzan

Herriko Ostatua errentan eman nahi du Donamariako Udalak, hasteko urtebetez eta bigarren urtetik aitzinera, lau urte egin arte urtez urte berritzeko aukera izanen da. Lehenbiziko urtean hilabeteko 300 euro ordaindu beharko dira (3.600 euro urtean) eta bigarren urtetik aitzinera 400 euro hilabeteko (4.800 euro urtean).

Udaletik adierazi dutenez, Nafarroako Kontratazio Atarian ageri da zein den aurkeztu beharreko dokumentazioa. Hasiera honetan ez du behin-behineko bermerik eskatu. Baina adjudikaziodunak 2.500 euroko behin betiko bermea ordaindu beharko du.

Eskaintzak urtarrilaren 3ko 14:00 baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxeko idazkaritzan. Eskaintzari buruzko informazio gehiago nahi duenak ere horrat jo beharko du, udala@donamaria.es helbidera idatziz edo 948 45 00 46 telefonora deituz (astelehenetan, asteazkenetan eta ortziraletan 12:00etatik 15:00etara).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun