Ibilaldia eta solasaldia Errekak antolatutako Mendiaren Egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 16a, 08:00

Erreka Kirol Elkarteak antolatuta, Mendiaren Eguna ospatu zuten igandean Donezteben. Goizean goizik Bonozorrotzerantz abiatu ziren eta eguerdirako bueltatuta, bazkaltzeko elkartu ziren.

Arratsaldean solasaldia eta proiekzioa izan zituzten. Patricia Biscarret izan zen eguneko protagonista. Mendizaleek gustura aditu zituzten bere hitzak eta segidan Ama Dablam gailurrera egindako emakumezkoen espedizioaz gozatu ahal izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun