Sunbillako kanpinean denboraldi bukaerako bestaz gozatu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 16a, 07:00

Haurrendako jokoak, mus tximista, txokolatada, bingoa, afaria eta mexikar kantuak izan dituzte gozagarri aurtengo denboraldi bukaerako bestan. Argazkiak: Maider eta Aintzane.

Musean zortzi bikotek parte hartu zuten eta Luis eta Jose Mari izan ziren irabazle; Maite eta Alvarok lortu zuten bigarren postua. Hirugarren izan ziren Patxiku eta Fermin eta laugarren sailkatu ziren Martin eta Urko.

Bingoan bi txanda egin zituzten. Lehendabiziko bingoa Nikonek egin zuen eta lerroa osatzen Maialen izan zen lehendabizikoa. Bigarren txandan bingoa Aitanak egin zuen eta lerroa Iraiak osatu zuen.

Abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra bitarte itxita egonen da kanpina.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun