Santa Luzia Eguneko azoka igandean eginen dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 13a, 19:00
Igandean azoka izanen dute Donezteben, Santa Luzia eguna ospatzeko.

Mendaur institutuko DBH4ko ikasleek tonbola ere eginen dute, ikasbidairako dirua lortzeko

Santa Luzia Eguneko ospakizunekin segituz, abenduaren 15ean, igandean 10:00etatik 13:30era merkatua eginen dute Donezteben; eguraldi onarekin Santa Luzia plazan eta txarra bada frontoian. Aurten ez du Zilarrezko Titarerik emanen udalak.

Bertze aldetik, Mendaur Institutoko DBHko laugarren mailako ikasleek tonbola antolatu dute iganderako, Erromara egin behar duten ikasbidaiarako dirua lortzeko helburuarekin. Tonbola hau egin ahal izateko, bertzeak bertze, Malerrekako komertzio, ostatu, tailler, enpresa, bainuetxe, banku eta kutxe laguntza izan dute. Hauek emandako produktu-opariak (aunitz dira eta ederrak gainera) izanen dira tonbolan zozketatuko direnak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun