Janari-erabiltzaile txartela ateratzeko ikastaroa Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 11a, 14:00
Janari-erabiltzaile txartela izatea derrigorrezkoa da jantokietan eta jatetxeetan lan egiteko

Abenduaren 16an, astelehena, Doneztebeko Herriko Ostatuan talde eta enpresendako lau orduko ikastaroa eskainiko dute, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren prezioa 35 eurokoa izanen da.

Ikastaroa Anderiz enpresak eskainiko du eta izena emateko 669 42 49 49ra deitu edo info@anderiz.com helbidera idatzi beharko da. Ikastaroan higiene planak eta Arriskuak eta Kontrol Puntu Kritikoak Analizatzeko Sistema (APPCCS) azaltzeaz gain, elikagai alergenoen inguruko azalpenak emanen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun