Aurtengo ikastaroa berezia izaten ari da antolatzaileentzat, izan ere, 25 urte beteko baitira Mendi Abesbatza sortu zenetik. Hori dela eta, aurtengo egitarauaren aukeraketa zinez zaindu dute eta emanaldian bertan, kanta ugari egun horretarako espreski prestatu dituztelarik. Kontzertuari hasiera Txistulariek bakarka emanen diote, Pastorela eta Eguberria obrekin. Ondotik Mendi Ttikiko eta Agorreta Musika Eskolako gaztetxoen saioa izanen da, ohikoa duten bizitasunarekin. Gainera, aurtengoan Jose Ignazio Ansorena Maisuak Mendi Ttiki abesbatzari bereziki eskainitako obra bat abestuko dute estrainekoz: Urte berri berri.
Kontzertuaren hirugarren zatian, Mendi Abesbatzak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak bat eginen dute Eguberriko inguruko kantak eskaintzeko. Camille Saint-Säens Konpositore frantziarraren Tollite hostias ederrak eta Julio Domínguez galiziarraren Tres motetes para o tempo de Nadal diztiratsuek emanen diote hasiera, eta ondotik, hainbat Gabon Kanta eskainiko dituzte, tartean izanen direlarik Mesias sarritan edota Belenen sortu zaigu doinu hunkigarriak edota Murtzia aldean jasotako ¿Qué sonajero dare? doinu goxoa.