Zubietako plazaren mendeurren ospakizuneko bideoa ikusgai igandean estalpean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 19a, 18:00
Herritar guztiak gonbidatu dituzte mendeurren festako bideoak ikustera. Argazkia: Izaskun Zubialde

Abenduaren 22an, heldu den igandean, plazaren mendeurren festa antolatzen aritu zirenei eta parte hartu zuten guztiei eskerrak emateko hitzordua antolatu dute Zubietan. 12:00etan herriko estalpean bilduko dira. Ospakizun eguneko bideoa jarriko dute ikusgai eta ondotik, aperitiboa eskainiko dute (salda, kroketak, tortilla, txistorra, sagardoa, ardoa...). Herritar guztiak gonbidatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun