Doneztebeko merkatari eta zerbitzuen elkarteak Eguberrietako estraren irabazleak jakinarazi ditu

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 10a, 09:00

Lehendabiziko bi sariak sunbildarrei egokitu zaizkie; hirugarrena, berriz, Etxalarrera joan da.

Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteak Eguberrietako estra zozketatu du. Lehendabiziko saria (800 euroko bonoa) Donamariako Rosarito Oteizari egokitu zaio; bigarrena (500 euroko erosketa txartela) Donamariako Maite Migeltorenari; eta hirugarrena (300 eurokoa) Etxalarko Laura Elizagoieni. Sarituak jakinaraztearekin batera, parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun