Malerreka Kantuz egitasmoaren urteko azkena Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 10a, 15:30
Abenduaren 7an Donezteben izan zen urteko hondarreko emanaldia. Jose Ignacio Murua.

Aldapan gora eta behera, herri batetik bestera ibili da Malerreka Kantuz egitasmoaren lekukoa. Batzuen ahotsak beti bidelagun, eta bertze batzuenak tarteka-marteka hartuz, aurtengo buelta ere akitu dute kantuzaleek. Larunbatean, abenduaren 7an, Donezteben izan zuten urteko hondarreko emanaldia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun