Sunbillako Ariztigain kanpinean denboraldi bukaera ospatuko dute abenduaren 14an

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 9a, 19:00
Larunbat arratsaldean bingoan jokatzeko aukera izanen dute Ariztigain kanpinean.

Afariaren ondotik, Tierra de oro mariatxiek joko dute

Sunbillako Ariztigain kanpinean denboraldi bukaerako besta eginen dute abenduaren 14an. Larunbat arratsaldean hainbat ekitaldi izanen dituzte eta eguna borobiltzeko, afaria eta Tierra de oro mariatxiak.

 

 

Larunbat arratsaldean 16:00etan haurrendako jokoak izanen dituzte, 17:00etan mus txapelketa azkarra, 17:30ean txokolate jatea eta 18:00etan bingoa. 21:00etan  denboraldi bukaerako afaria izanen dute. Menuan, urdaiazpikoa, ahate mousssea mahaspas-ogiarekin, ganba eta gula entsalada, txanpinoi eta hirugihar rissotoa, entrekota, eta sagar tarta bainilazko izozkiarekin izanen dute, ardoa, ura, sagardoa, ogia, kafea eta kopa barne. Afariaren prezioa 30 eurokoa da eta abenduaren 11 baino lehen eman behar da izena. Afal-ondotik, Tierra de oro mariatxiek joko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun