Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Mendiaren Eguna antolatu du abenduaren 15erako. Igandean 07:30ean autobus geltokitik abiatuta mendi irteera eginen dute Bonorozorrotzera. 12:30ean poteoa egiteko bilduko dira eta 14:30ean bazkaltzeko. 18:00etan, Patricia Viscarret mendizale nafarraren eskutik solasaldia eta proiekzioa antolatu dute zine aretoan. 6.812 metroko garaiera duen Ama Dablam gailurrera egindako emakumezkoen espedizioaren inguruko Ama Dablam, alma de mujer dokumentala ikusgai izanen da.
Eguberri mugituak
Urtero bezala, Eguberri inguruan, Mendi Egunaz gain bertze hainbat ekitaldi antolatu ditu Errekak. Abenduaren 20an, 20:00etan Errekaren Eguberriko saskia zozketatuko dute. Abenduaren 21ean, Erreka eta Anaitazarraren arteko eskubaloi partida jokatuko dute eta ondotik, eskubaloi talde guztien aurkezpenak eginen dituzte.
Abenduaren 24an Saioara mendi irteera eginen dute (07:30ean autobús geltokian) eta abebnduaren 31n Mendaurrera mendi irteera eginen dute (07:30ean autobús geltokian. Urtezahar eguneko arratsaldean, 18:00etan, Doneztebeko XIV. San Silvestre lasterketa eginen dute, Udaletxe paretik abiatuta. Aurten, ANELAren (Asociación Navarra de Esclerósis Lateral Amiotrófica) aldeko lasterketa izanen da.