Zubietar haur, gazte eta helduek minbizia duten haurren alde 'Lau teilatu' kantatu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 9a, 10:30
50 lagun inguru bildu ziren Zubietan 'Lau teilatu' kantatzeko.

EiTB maratoiarekin bat eginez, zubietar haur, gazte eta helduek 'Lau teilatu' kanta grabatu zuen igandean, abenduaren 8an. Guztira 50 lagun inguru bildu ziren. Joareekin abiatutako bideoari, gitar doinuen erritmoa eta herritarren ahotsa gehitu zitzaizkion, minbizia duten haur eta familiekiko elkartasunaren adierazle.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun