Minbizia duten haurrak laguntzeko 'Lau teilatu' abestia grabatuko dute zubietarrek igandean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 5a, 06:33

Herritarrak igandean 16:00etan ludotekan bilduko dira.

EITBk egiten duen maratoia aurten minbizia duten haurrak laguntzeko izanen da. Erronka gisa 'Lau teilatu' abestia abesten grabatzea proposatu dute. Zenbat eta bideo gehiago bidali orduan eta diru gehiago bilduko dute.

Zubietarrek ere beraien hazitxoa erein nahi dute. Horregatik, igandean, abenduaren 8an, 16:00etan ludotekan bilduko dira grabaketa egiteko. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete eta, bide batez, puntualak izateko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun