Uterga da binakako txapelketaren finalerdietarako sailkatutako lehen erremontelaria

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 2a, 18:00
Utergak finalerdietarako txartela lortu du dagoeneko.

Juanenea-Barrenetxeak eta Uterga-Arrizabalagak garaipenak lortu dituzte asteburuan

 

Binakako erremonte txapelketako finalerdietarako lehen sailkatua Xanti Uterga doneztebarra da. Larunbatean Galarretan, Azpirozekin batera 40-37 ira bazi zieten Matxin III.a eta Endika saldiastarrari. Txapelketako bertze partidan, Aritz Juanenea saldiastarra eta Barrenetxea IV.ak 40-35 irabazi zieten Ansa II.a eta Ioni.

Gisa honetara, Xanti Utergak jokatutako hiru partidak irabazteaz gain, aurrelari moduan lor zitzakeen puntu guztiak ere lortu ditu (24). Finalerdietara sailkatu den lehen pilotaría da. Partida baten faltan, aurrelarien artean, Matxin III.ak 18 puntu ditu eta Juaneneak 13. Atzelarien artean berdintasun handiagoa dago: Azpirozek 20 puntu lortu ditu, Barrenetxea IV.ak 19 eta Endikak 18.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun