61 urtez Sunbillako apeza izandako Basilio Sarobe hil da abenduaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 2a, 12:19
Basilio Sarobe zena, 2006ko Bestaberri egunean.

Gaur 16:00etan hasiko den elizkizunean azken agurra emanen diote Sunbillan

61 urtez Sunbillako apaiza izan zen Basilio Sarobe Aldabe abenduaren 1ean hil zen, 90 urte zituela. Azken agurra gaur emanen diote Sunbillako elizan, 16:00etan hasiko den elizkizunean.

Aipatzekoa da 50. urteurrenean omenaldia egiteaz gain, 2013an herriko bestetako suziria bota baino lehen ere omenaldi ttiki eta hunkigarria egin zitzaiola Don Basiliori. Urte berean Santiburtzio eguneko Meza Nagusia berezia izan zen. Basilio­ri­ herriko abesbatzak nola txistulariek beraien ira­kas­­le izateagatik detaile pare bat egin zizkioten. Txistulariek mezan kanta bat eskaini zioten eta, bukaeran, lau bertso kantatu zizkioten, akordeoilari eta txistulariekin. 

2012an Basilio Sarobe Sunbillako erretoreak liburu dohaintza garrantzitsua egin zion Euskaltzaindiari. Esku pilota lagundu izan zuen eta baita Ameriketara artzain edota herritik kanpora ikastera joandako sunbildar gazteak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun