Juaneneak itxiko du ortzegunean binakako erremonte txapelketako bigarren jardunaldia

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 27a, 18:00
Txapelketako lehen garaipena lortzen saiatuko dira Juanenea eta Barrenetxea, argazkian, aurkezpenean.

Barrenetxearekin batera, Urriza eta Larrañagaren kontra ariko da Galarretan

Binakako erremonte txapelketako bigarren jardunaldia akitzeko partida jokatuko dute ortzegunean Galarretan Aritz Juanenea saldiastarrak eta Barrenetxeak, Urriza eta Larrañagaren kontra. Bi bikoteek galdu egin zuten lehen jardunaldian, baina Juaneneak eta Barrenetxeak tanto bakarrarengatik eta Urrizak eta Larrañagak, bakoitzak bi puntu bertzerik ez zituzten eskuratu. Beraz, bi bikoteek puntu garrantzitsuak izanen dituzte jokoan.

Txapelketako partida, ortzegunean 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izanen da. Aitzinetik, buruz buru ariko dira Labaka eta Garcés, 30 tantotara. Hirugarren partidan, Aldabe eta Ion, Goikoetxea V.a eta Endika Urrutia saldiastarraren kontra ariko dira, 40 tantotara. Jaialdia ixteko, Ansa II.a eta Aritz Zubiri goizuetarra, Matxin III.a eta Azpirozen kontra ariko dira, 30 tantotara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun