Larunbat arratsaldeko seiretan hasita, Joseba Irazoki, ZaKill, Kaskezur, Ozpinduk, Azken Trena eta Sodade taldeak aditzeko aukera izanen da
Baztango, Malerrekako, Bortzirietako eta Leitzako musikarien bilgune bihurtuko da Zubieta azaroko azken larunbatean, hilaren 30ea, Piz&Lohi pest jaialdia antolatu baitute. Izan ere, Joseba Irazokiren eta ZaKill, Kaskezur, Ozpinduk, Azken Trena eta Sodade taldeen eskutik, kontzertuak izanen dituzte Zubietako estalpean larunbatean. 18:00etan adituko dira lehendabiziko musika doinuak eta gaualdi bukaeran DJak girotuko ditu bazterrak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.