Atsedenaldian eta ondorengo saioetan mural bat osatu dute, eskolako ikasle eta irakasleen parte-hartzearekin. Eskuak morez margotu eta bizirik dagoen zuhaitz baten hostoak marraztu dituzte.
Arratsaldean, murala beheko eskolara eraman dute eta, bertan, taldeko argazkia atera dituzte, eguneko ekintzak bukatuz. Murala, goiko eskolako sarreran zintzilikatu da, sartu eta ikusterakoan, egunaren garrantziaz arduratzeko.