'Nafarroa dastatu' ekimena eginen dute abenduaren 1ean Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 28a, 06:30
Nafarroako produktuak ardatz hartuta, dastaketa-ekitaldi berezia eginen dute.

Nafarroako Gobernuak eta Udalak antolatuta, Catar Navarra/Nafarroa Dastatu ekimena eginen dute Sunbillan abenduaren 1ean. Ibilaldi gidatu bat egin ondotik bertako jakiak dastatzeko aukera eskainiko dute.

Igandean 10:00etan Udaletxetik abiatuta Bidasoarekin hizketan interpretazio-paseoa eginen dute, bi orduko ibilaldi erraz, didaktiko eta dibertigarria. Eguerdian akituko dute Ulilbeltzak elkartean eta bertan, 12:15etik 14:30era dastatzea-foroa-ikuskizuna izanen dute, Nafarroako produktuak dastatu ez ezik, kontatu eta kantatzeko. Info+: catarnavarra@gmail.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun