Guztira 35 kilometro ditu Bidasoko Bide Berdeak, Oieregitik Endarlatsara, Bidasoa ibaia bidelagun dela. Ibilbidean zehar paisaia ikusgarriak ditu: han-hemenka baserriak dituzten zelai berdeak, tunel pintoreskoak, herri tipikoak.... baita atzendutako bunker bat edo beste. Bide erraza eta atsegina da, profil kasik laua duena.