Inauteriei begira hasiak dira iturendarrak eta horixe izanen dute asteburu honetako bi hitzorduek ardatz. Batetik, Mankomunitatearen eskutik, azaroaren 23an, 17:00etan, inauteriei buruzko hitzaldia izanen dute. Bertzetik, antolatzaileek inauterietarako proposamenak biltzeko bilera deia egin dute azaroaren 24rako, hondarreko iganderako. 18:00etan Herriko Etxeko ganbaran zehaztu dute hitzordua. Hasteko, 2019ko inauterien balorazioa eginen dute; eta ondotik, heldu den urtekoei buruz solastatuko dira: musika, sukaldariak, erosketak... izanen dituzte hizpide. Azkenik, Kontuen Egunaz aritzeko tartea hartuko dute.