Haurrendako tailerra eta inauteriei buruzko hitzaldia izanen dute asteburuan Zubietan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 20a, 08:01
Zubietako inauterien inguruko solasaldia eskainiko dute larunbatean ludotekan.

Hilaren 22an eta 23an zehaztu dute hitzordua herriko ludotekan

Malerrekako Mankomunitateak, Zubietako Udalaren laguntzaz, berdintasuna lantzeko tailerra eta inauteriei buruzko hitzaldia antolatu ditu azarorako.

'Berdintasunari konta eta kanta' tailerra

Azaroaren 22an, ostiralean, izanen dute lehendabiziko hitzordua. Zehazki, hiru eta hamabi urte bitarteko gaztetxoei bideraturiko 'Berdintasunari konta eta kanta' tailerra izanen dute. Ludotekan bilduko dira, 18:00etan eta Haizea Loira musikoterapeuta izanen dute gidari.

 

Inauteriei buruzko hitzaldia

Biharamunean, larunbatean, berriz, inauterien bilakaerari buruz solastatzeko elkartuko dira. Ludoteka izanen dute bilgune, 19:00etan. Hitzaldia Aitzpea Leizaolak, Antropologian eta hizkuntzalaritzan lizentziatua den Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, bideratuko du eta, besteak beste, emakumezkoen parte hartzea izanen du hizpide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun