Omenaldia
Udaletxean ere ongi merezitako omenaldia egin zioten Isabeli azaroaren 16an. Alkatearen eskutik, herriaren izenean lore-sorta, oroigarria, makila eta painulu bat jaso zituen larunbatean. Biharamunean, berriz ere bertze omenaldi ttiki bat egin zioten eta orduan ere bi lore-sorta jaso zituen. Ondotik familiakoekin bazkari eta egun eder batez gozatzeko aukera izan zuen, ehun urte ez baitira nolanahi ospatzen. Zorionak Isabel.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!