Baztan, Bortziriak, Malerreka eta Larraungo gazte asanbladen topaketa larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 19a, 06:00
Baztango Gazte Asanblada, Bortzirietakoa, Larraungoa eta Malerrekakoa bilduko dira.

«Iraganetik ikasi, oraina landu eta etorkizuneko erronkei begiratzeko» mahai-ingurua izanen dute azaroaren 23an, larunbatean, Donezteben. Larraun, Bortziriak, Baztan eta Malerrekako gaztetxe eta gazte asanbladak bilduko dira topaketan. Hala, «elkarren bizipen eta errealitateak» partekatuko dituzte, «elkarrengandik ikasteko helburuz». Herriko etxean zehaztu dute hitzordua, 11:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun