Matxin III.ak eta Endikak ongi hasi dute binakako erremonte txapelketa. Larunbatean Galarretan jokatutako partidan 26-40 irabazi zieten Urriza eta Larrañagari. Garaipeneko lau puntuez gain, aurrelariaren eta Saldiasko atzelariaren zenbakiak arerioenak baino hobeak izan ziren eta hortaz, bertze launa puntu eskuratu zituzten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!