'Berdintasunari konta eta kanta' Urrozen

Jaione Ariztegi 2019ko aza. 18a, 06:45

'Berdintasunari konta eta kanta' tailerra izan zuten atzo, azaroaren 17an, Urrozen. Herriko ganbaran bildu ziren haurrak eta Haizea Loirak gidatutako tailerraz gozatzeko aukera izan zuten. Hainbat ariketa egin zituzten eta hitzak eta musika uztartuz, esaldiak sortu eta horiei doinua jarri zieten. Bakoitzak bere musika-tresna erabiliz, elkarrekin kantatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun