Suhiltzaileek su hartua zuen tximinia bat itzali dute Donamarian

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 17a, 06:08

Oronozko-Mugairiko suhiltzaileek 112 telefonora egindako larrialdi deia artatu zuten larunbatean. Tximiniako sua kontrolpean jarri ondotik, etxetik aldegin baino lehen, kamara termikoaren laguntzarekin tximiniaren inguruan ezkutuan bertze surik ez zegoela segurtatu eta tximiniaren hodia garbitu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun