Euriak ez du Doneztebeko feria zapuztu

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 15a, 16:58

Udazkeneko feria negu giroan izan dute gaur Donezteben. Euriak, ordea, ez du eguna oztopatu. Herritar eta ingurukoek, aterkiak hartu eta postuz postuko buelta egiteko aprobetxatu dute. Ganaduzaleak Merkatu Plazan bildu dira. Goizeko bueltaren ondotik, aunitz bazkaltzera gelditu dira. Karrikak, ostatuak eta jatetxeak beteta, mugimendurik ez dute falta herrian.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun