Aurten ere saski potoloa osatu dutela adierazi dute elkartetik: 200 euroko erosketa-txartela Doneztebarrak Mekartari eta Zerbitzu elkarteko saltokietan gastatzeko, 150 euroko balea erregaian, Roomba errobot-aspiradora, asteburuko ateraldia bi pertsonentzat, ordenagailu eramangarria, mendi-bizikleta, telebista, bi pertsonendako otordua inguruko jatetxe batean, jarduera erlojua, hutsean ontziratzeko makina, ardoa, urdaiazpikoa, likoreak…
Zozketa abenduaren 20an izanen da, arratseko 8etan Erreka elkartearen egoitzan.