Andoni Egañaren 'Neretik' ikuskizuna larunbatean Doneztebeko zineman

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 14a, 11:00
Egañak, Ostolaza soinujolearen laguntzaz, bere bizitzari lotutako bertsoak kantatuko ditu.

Doneztebeko Udalaren eskutik, Andoni Egañaren 'Neretik' ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen dute larunbatean, azaroaren 16an, herrian. Egañak, Ostolaza soinujolearen laguntzaz, bere bizitzari lotutako bertsoak kantatuko ditu. Emanaldia 19:00etan zineman izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun