Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko dute azaroaren 15ean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 13a, 19:00
Finalean ariko den boskotea, kanporaketan aizkolariek lortu zituzten denborekin.

Ortziralean 18:00etan hasita Ezkurra pilotalekuan, Doneztebeko ferien baitan

 

Nafarroako lehen mailako Aizkora txapelketaren finala jokatuko dute azaroaren 15ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Leitzako Jon Rekondo eta Ruben Saralegi, Zigako Joxean Etxeberria, Lezaungo Juan Jose Lopez eta gaur egungo Nafarroako eta Euskal Herriko txapeldun den Otsagiko Iker Vicente ariko dira lehian eta lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko dituzte. Txapelketa 18:00etan hasiko da. Herri-kirol jaialdiaren barne, harri-jasotze erakustaldia eskainiko du Mikel Lopetegi Urrak. Sarrera 15 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun