Naroa Elizaldek Lau eta erdiko Master Cup txapelkerako finalerdietarako txartela lortu du

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 12a, 08:30
Elizaldek finalerdietara sailkatzea lortu du.

Irantzu Etxebeste beratarrari Gentzane Aldai nagusitu zitzaion.

Agurain eta Zaratamoren artean banatutako emakumezkoen pilotarik onenaren 10 bat orduk Lau eta erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup Txapelketako  pilota mistoko final laurdenak eta promozioko eta 16 urtez azpiko pilota goxoko finalerdiak zehaztuta uzteko balio izan zuten.

Eguraldi txarreko asteburu batean, Arabako pilotalekuak eta Bizkaikoak pilotazale askori aterpea eskaini zieten eta izan zen eskuak txaloka berotzeko moduko tantorik. Bertan jasotako emaitzen ondotik, pilota mistoko finalerdiak, 16 urtez azpikoko pilota goxoko finalerdiak eta pilota goxoko finalerdiak erabakita gelditu dira.

Azken horien artean izanen da Naroa Elizalde zubietarra, Amaia Jakaren aurka lehiatuko dena. Bestalde, Gentzane Aldai eta Ainhoa Ruiz de Infante ere aurrez aurre ariko dira. Bikote bakoitzeko irabazleen artean jokatuko da final handia.

Irantzu Etxebeste beratarrak, berriz, Gentzane Aldairen aurka galduta, ez du aurrera egiterik izan. Dena dela, nafarrak zail jarri zion Aldairi, partida ederra osatuz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun